Cookie konfigurazioa
Baimenak pertsonalizatu

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko, webgunean nabigatzen duen bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookie-ak zure nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateen funtzionamendurako.

Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordeko dira, zure baimenarekin bakarrik.... 

Beti gaituta

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek zenbait funtzio betetzen laguntzen dute, hala nola webgunearen edukia sare sozialen plataformetan partekatzea, iruzkinak biltzea eta hirugarrenen beste ezaugarri batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin duten interakzioa ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitarien kopuruari, errebote-tasari, zirkulazio-iturriari eta abarri buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Beste cookie batzuk identifikatuak izaten ari direnak dira eta oraindik ez dira kategoria batean sailkatu.

Eskualdeko 5 enpresek aukera izan dute eraldaketa digitalaren baitan garatutako proiektuak eta esperientziak partekatzeko

2023-06-22

Iraurgi Berritzen-ek eskualdeko enpresei Eraldaketa Digitalaren prozesuan laguntzen jarraitzeko eta Digitalizazioa beren errealitate zehatzera txertatzeko Uroldig II “Urola Erdiko enpresetan Eraldaketa Digitala bultzatzen” programa jarri zuen martxan pasa den urtean.

Ildo honetan, eskualdeko enpresen beharrei erantzuna eman asmoz, enpresetako ordezkari ezberdinekin egindako lan saioen ostean, eskualdeko 5 enpresek aukera izan dute digitalizazioak ekar diezazkiekeen negozio eta barne efizientzian hobekuntza aukera nagusiak identifikatu eta lehenesteko, eta jarraian enpresa bakoitzeko eraldaketa digitalerako plana zehaztu eta garatzeko. 

Ekainak 21, asteazkena, Azpeitiako Basazabal Jauregian ospatu den lan saioan, proiektuan parte hartu duten 5 enpresek prozesuan zehar landu dituzten jarduera-lerroak partekatu dituzte elkarrekin: Identifikatutako problematika/hobekuntzak, proiektuan landutako aukerak, egindako aurrerapenak zein emaitzak, ikasketak, egungo egoera eta hurrengo urratsak.

Enpresa bakoitzarekin proiektua garatzeko, digitalizazioaren eta serbitizazio digitalaren arloan adituak diren, Digitalentu, Adi Revolution eta Urko de la Torre-ren laguntza izan dute.

Horrez gain, GFAko berrikuntza departamentuko ordezkaria ere izan da bertan.

Ekimen hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ETE DIGITALA programaren baitan kokatzen da

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia