Saltoki txikietan erosteak urrezko egiten zaitu

2023-06-20
Merkataritza

Ekainaren 19tik 24ra Azkoitia eta Azpeitiako saltokietan erosteak saria izan du. Egindako erosketa bakoitzeko, 20.000 piruleta eskaini dira. Hauen artean, 2 piruleta urre kolorekoak izan dira, eta bakoitzak, 500 €ko saria izan dute, herriko saltoki txikietan gastatzeko.

Kanpainaren helburua, gure herrietan kontsumitzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea izan da, izan ere saltokiak irekita egoteak, argia, bizia eta indarra ematen diote gure herri guneei.

Sentsibilizazio kanpaina hauek ezinbestekoak dira, etengabe egin beharreko saiakera dira, informazioak xurgatzen gaituen garai hauetan, kalean ibiltzeak, bertako erakuslehioak ikusteak eta erosteak dituen onurak erakutsiaz.

Eskualde ikuspegia duen eta Herrixen, Azkoitiko merkatari elkartea, Bertan, Azpeitiko merkatari elkartea zein Iraurgi Berritzen garapen agentziak lankidetzan bultzatu duen ekimena izan da. Ekintza hauen xedea, herriguneetako kontsumoa suspertzea da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia