Gaur, ekainak 24, ostirala, eskualdeko 5 ikastetxeetako Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren lan taldea bildu da, aurtengo ikasturteari itxiera eman asmoz. Bertan ikasturtean zehar landu duten proiektuaren balorazioa partekatu dute elkarrekin.
Ikasturtean zehar landutako prozesuan zehar, 5 ikastetxeetako 12 irakasle eta 300 ikasle inguruk, eskualdeko egitura sozioekonomikoaren errealitatea ordezkatzen duten hainbat eragileren errealitatea ezagutzeko aukera izan dute, 60 interakziotik gora izen dituztelarik eskualdeko sektore ezberdinetako 50 eragile ingururekin. Besteak beste, industria, osasuna, enplegua, ekintzailetza, turismoa, lehen sektorea, gizarte zerbitzuak… Beraz, arlo desberdinetan izan ditzaketen erronkak aztertu eta gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Balorazio partekatu honek aurrera begirako prozesua hobetzen lagunduko du.