Eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Topagunea egin da eskualdeko eragileekin

2016-05-26

Urberritzen prozesuan ebaluatu diren proiektuen emaitzak aurkeztu, emaitzen inguruko hausnarketa bateratua egin eta berrikuntza sozialaren praktika hobetzeko gakoak identifikatu ziren Topagunean.

Iraurgi Berritzenek Urola Erdia eta Beterri eskualdeetan berrikuntza soziala lantzeko Urberritzen proiektua jarri zuen martxan duela hilabete batzuk, Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean.

Urberritzen egitasmoaren helburu nagusia da Urola Erdia eta Beterri eskualdeetako eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea, etorkizunean eskualdeko erronka sozialei erantzun propioagoak eta egokiagoak eman ahal izateko eta lankidetza-proiektu berriak sortzeko.

Martxoa eta apirilean, Urola Erdian garatzen ari diren sei proiektu berritzaile ebaluatu dira, gizarte-berrikuntzatik zer duten aztertzeko. Ebaluatutako proiektu horiek hautatzerako orduan, proiektuen nolakotasunari erreparatu eta irizpide ezberdinak hartu dira kontuan; Iraurgi Berritzenek edo gizarte-eragileek sustatutakoak izatea; sektore ezberdinei eragiten dietenak, barrura edo kanpora begirakoak, kudeaketa-eredu ezberdinak dituztenak, alor ezberdinak lantzera bideratutakoak eta fase edo garapen-maila desberdinetan daudenak.

Maiatzaren 17an, lan-saio edo Topagune bat egin zen ebaluazio horien emaitzen berri emateko, eskualdeko berrikuntza sozialaren gaitasunaz jabetu eta etorkizunean, abiatzen ditugun proiektuen bidez sortzen dugun gizarte-, ekonomia- eta ingurumen- inpaktua hobetzeko helburuarekin.

Proiektua ekainean bukatuko da eta ekainaK 3an Jardunaldi bat egingo da Urberritzen prozesuan ikasitakoa gizartearen eskura jartzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia