Eskualdeko ekintzaileen bisitak izan dituzte Urola Ikastolan

2017-05-18

Intza Etxeberria fisioterapeuta eta Doitze Mekanizatuetako Joseba Azkue Urola Ikastolan izan dira DBH4-ko ikasleei beren ekintzaile bizipenak kontatzen. Hauek, ikasketa garaietatik hasi, beren negozio propioa sortu eta lehen urratsetan bizitako esperientzia elkarbanatu dute ikasleekin. Saioaren amaieran, ikasleek ekintzaileekin zalantzak partekatzeko aukera izan dute.

Intza eta Joseba 2015ean Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza zerbitzutik pasatu ondoren, biak euren proiektuan murgilduta daude. Joseba, Doitze Mekanizatuak mekanizazio enpresako sortzaileetako bat da. Intza Etxeberriak, berriz, fisioterapia ikasketak ditu eta Azkoitiko Izadi osasun zentroan lanean aritu ostean bere zentro propioa zabaltzea erabaki du.

Abian jarri den ekimen pilotuak ikasleengan ekintzailetza balio eta gaitasunak sustatzeaz gain, norbanako ekintzaileen ikusgarritasuna sustatzea du helburu. Ekintzaileekin antolatu diren saioek balorazio positiboa izan dute, izan ere, ikasgelan jasotako eduki teorikoak praktikan ikusteaz gain eskualdeko ekintzaileen esperientzia ezberdinak ezagutzeko balio izan diete.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia