Sareko 13 enpresatako pertsona arduradunek parte hartu dute IKASIZ Pertsona Arduradunen lan-taldearen urteko hirugarren eta azken saioan, erdi mailako arduradunen lidergoa eta pertsonen estrategiaren hedapenean duten papera lantzeko.
OPEko Ainhoa Zatarainen dinamizazioarekin, enpresa bakoitzaren eguneroko errealitateetan jarri dugu fokua: zer espero dugu erdi mailako arduradunengandik? Argi al dute beren rola? Nola laguntzen diegu pertsonak kudeatzeko gaitasunak garatzen?
Galdera horietatik abiatuta, arduradunek beren esperientziak, zailtasunak eta egiteko moduak partekatu eta kontrastatu dituzte, antzeko erronken aurrean beste enpresetan nola jokatzen den ezagutzeko.
Saioaren amaieran, 2027ra begira ere jarri gara. Banakako hausnarketaren eta talde txikietako lanketaren bidez, datorren urtean landu daitezkeen behar eta erronka berriak jaso ditugu.
Hauxe da espazioaren indargunea, sareko empresa desberdinen errealitateak elkartzea, konfiantzazko giroan esperientziak partekatzea eta elkarrengandik ikastea.
Mila esker denoi urte osoan egindako ekarpenengatik eta azaldutako konpromezuagatik!!
2027an ere elkarrekin lanean jarraituko dugu.







