Proiektu honen helburu orokorra, Urola Erdiko aktibitate ekonomiko industriala indartzea da, enpresa hornitzaile eta traktoreen elkarlanaren bitartez, enpresen garapena sustatuz. Eskualdeko 8 enpresa traktore eta 25 enpresa hornitzaile partehartzen ari dira bertan.
Proiektu honen bitartez honako helburu eta lan lerroak ari gara garatzen eskualdeko enpresa industrialetan:
- Enpresa traktoreen hornidura beharren estaldura: Urola Erdiko enpresa traktoreen hornidura behar nagusiak jasotzen, aztertu eta eskualdeko gaitasuna duten enpresa hornitzaileei bideratzen ari gara. Hornidura behar hauek betetzeko egitasmo konkretuak ipini dira martxan, banaka edo elkarlanean proiektuen bidez.
- Enpresa hornitzaileentzat garapen proiektu berritzaileak, behar eta proposamen berriak identifikatu eta garatzen ari gara esparru desberdinetan (kudeaketan, formakuntza ikastaroak kosteen kudeaketa eta zertifikazioan, teknologia, logistika, negozio berrien aukerak).
- Eskualdeko enpresa traktoreek, mundu mailan lehiatzean, duten ezagutzaren transferentzia egin enpresa hornitzaileei: etorkizuneko joerak eta beharrak, referentzi izan ditezen enpresa txikietan proiektu berritzaileak garatzeko.
- Eskualdeko enpresa industrialen gaitasunak balorean jarri: informazioa jaso, aztertu, aurkeztu eta eskuragarri jarri enpresa eta eragileentzat.
Horretarako, Iraurgi Berritzenek ekintza lerro desberdinak jarri ditu abian: Enpresa traktoreen inplikazioa lortzeko elkarrizketa eta topaguneak; Bitartekaritza zerbitzu teknikoa enpresentzat Tekagunerekin elkarlanean; enpresa hornitzaileekin bisita eta bilerak, hobekuntza eta elkarlan proiektuen garapenerako egitasmoak Tekagunerekin elkarlanean.
Proiektu honek, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamenduaren eskutik jaso du diru laguntza “Gizarte Mailan Erantzulea den Lurraldea” programaren bitartez.