Euskadiko Inaziotar Bideko Udalerrien I bilera, Azpeitia 2016 Martxoak 3

2016-03-23

Martxoak 3an Azpeitiko Udaleko pleno aretoan Inaziotar Bideak Euskadin zeharkatzen dituen udalerrietako Alkateak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundietako eta Manresako Udaleko ordezkari gorenekin batera, bilera bat burutu zuten.

Bilera honen helburua Inaziotar Bidearen garapen, dinamizazio eta sustapena helburu, udalerrien sare bat sortu eta martxan jartzeko aukerak aztertzea zen, lehenaz gain erakunde publiko desberdinek arlo honetan egiten duten lanaren osagarri.

Sare hori sortzeko potentziala badagoela iritzi zioten aho batez bi orduko hausnarketa eta eztabaida ondoren, eta sare horren sorrera bidean, komisio ejekutibo bat sortzea izan zen hartu zen erabakia, komiso horren eginbeharrak etorkizuneko udalerrien sare horren funtzioak eta lan lerroak identifikatzea izango delarik. Azpeitiko udala izango da komisio hori lideratuko duen udala, gainotnzeko partaideak Zumarraga, Oñati, Zalduondo, Kanpezu eta Guardia izango direlarik. Komisio honen lehen bilera Guardian burutuko da ekaineko lehen hamabostaldian oraindik zehaztu gabeko data batean.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia