HORNITU proiektuaren aurkezpena. Urola Erdiko Enpresa Hornitzaileen Garapena Traktoreen eskutik

2015-10-22

Urola Erdiko enpresen lehiakortasuna eraldatzeko eta hobetzeko helburuarekin eskualdeko enpresa traktore eta hornitzaile arteko elkarlana sustatu nahi du Iraurgi Berritzenek, Urriak 29an aurkeztuko den HORNITU proiektu berriaren bitartez.

Urriak 29ko ihardunaldiak, bi atal nagusi izango ditu, alde batetik Urola Erdiko egungo enpresa ehunaren egitura zein den azalduko da, hau da enpresa kopuruaz gain, esanguratsuak diren ezaugarriak azaltzen dituen azterketaren ondorio nagusiak (sektorekako banaketa, neurriak, azpiegituren nolakotasuna, enpresen gaitasunak, …) eta bigarren atalean, eskualdeko enpresa traktoreeetako erosketa arduradunek (Glual Group, Sarralle Group, Ibarmia Group, Biele Group, Juaristi TS Comercial), mahai inguru bat izango dute, honako gaiak aztertuko direlarik :

  • Urola Erdiko enpresa traktoreen behar nagusiak ezagutu, eskualdeko enpresek bete ditzaketen eskaerak identifikatuz eta aukeratuz.
  • Urola Erdiko enpresa handien hornidura beharrak betetzeko, egitasmo konkretuak ipini martxan, elkarlan proiektuen bidez.
  • Enpresa traktoreek, mundo mailan lehiatzen ari direnez, duten ezagutzaren transferentzia egin enpresa hornitzaileei: joerak , beharrak, eskaerak..hauek referentzi moduan hartu ditzaten proiektu berritzaileak garatzeko.
  • Enpresa hornitzaileentzat epe ertain luzera proiektu, behar eta proposamen berriak identifikatu eta baloratu, esparru desberdinetan(teknologikoa, komertziala, kudeaketan , ezagutzan…) behar berriei erantzuna ematen lagunduko dutenak, enpresa traktoreen ezagutzaren eskutik.

Iraurgi Berritzenek HORNITU proiektu honen bitartez, eskualdean identifikaturiko beharrei erantzuna eman nahi dio, eskualdeko sektore industrialeko enpresa txikien garapena eta lehiakortasuna bultzatu eta, enpresa traktora eta hornitzaileen arteko harreman eredu berri bat sustatuz, elkarlanaren bitartez.

Hala nola, proiektu honen exekuzioak berrikuntza teknologikoa bai sozialaren prozesuak garatzea eskatuko du, biak gustiz lotuta daudelarik :

  • Berrikuntza soziala bezala lan testuinguruen aldaketak, enpresa arteko harreman ereduak aldatzea eskatuko du, berrikuntza irekiko esperientzi pilotuak egitea eta enpresa txikien gaitasunen garapenerako proiektu berritzaileak definitzea banaka edo taldetan,Gipuzkoa mailan dauden adituekin.
  • Berrikuntza sozialak erraztuko du, berrikuntza teknologikoa garatzea eskatzen duten proiektuak exekutatzea, bai Industri Mapan eta bai Urolan IIan identifikaturiko ahultasunak bai enpresa traktoreek identifikaturiko proiektu teknologikoen exekuzioa.

Proiektu hau, Urola Erdiko enpresa guztietara zabalduta dago, Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal, Beizama eta Errezil, eta bertako enpresari guztiak parte hartu ahal izango dute, Urriak 29an goizeko 09:00 tatik 11:00 tara, Intsausti Jauregian ospatuko den ihardunaldian. Bertan parte hartzeko, info@iraurgiberritzen.eus mailera edo 943 026069ra deitu beharko da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia