Iraurgi Berritzenek langabetuei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu

2015-09-23

Iraurgi Berritzenek eskualdeko langabetuei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu, Iraila eta Urrian izango direnak Azpeitia zein Azkoitian. Jarraian duzue tailer hauei buruzko informazioa:

  • “Helburu profesionalak” izeneko tailerra: Irailak 24an Azkoitian (Bizenta Mogel, 6) eta Urriak 9an Azpeitian (Sindikatu Zaharra). Gure bizitza profesionalean lortu nahi dugun hori da helburu profesionala izatea. Asko dira lanean igaro behar ditugun urteak eta honetarako garrantzitsua da gure lanbideak autoerrealizaziorako aukera ematea. Tailer honek norbere ibilbide profesionala sortzeko eta garatzeko kontuan izan beharreko hainbat gako emango dizkizu: Bakoitzak bere burua ezagutzea eta lanpostua bera ezagutza, besteak beste.
  • Test psikoteknikoak – Hautaketa probak” izeneko tailerra: Urriak 15ean Azkoitian (Bizenta Mogel, 6) eta Urriak 30ean Azpeitian (Sindikatu Zaharra). Hauketa probek eta test psikoteknikoek hautagaia baztertzeko edo lan elkarrizketan jasotako informazioa egiaztatzeko informazio baliogarriak dira. Hau honela, tailer honen helburua hauxe da: hautagaien potentziala aztertu eta ikusi zein neurritan diren egokiak lan postu eta lan giro zehatz baterako.

Izena emateko interesa izanez gero 943 02 60 69 telefonora deitu dezakezu (astelehen, asteazken eta ostiraletan) edo 943 08 34 69 telefonora (astearte eta ostegunean) Maialen Ituarterengatik galdetuz. Tailerrak erderaz izango dira, hiru orduko iraupena izango dute, 15:00etatik 18:00tara, eta presentzialak izango dira.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia