IB Enpresa Guneak 2024ko lan lerroak lehenetsi ditu

2023-11-03

Iraurgi Berritzenen gobernantza-ereduaren baitan, azaroak 3an ospatu da Azpeitiko Basazabal Jauregian, Urola Erdiko Enpresa Gunearen urte amaierako lan bilera, gaur egun Elkarlan Gunea osatzen duten eskualdeko enpresetako ordezkarien partehartzearekin.

Bileraren lehen zatian gaur egungo testuinguru ekonomikoa eta 2024rako dituzten aurreikuspenak partekatu dituzte mahai inguru baten. Jarraian IB-ek eskualdeko enpresekin 2023an landu diren proiektu eta zerbitzuen inguruko datuak aurkeztu dira, bai hauen exekuxioaren aurrekontuari lotutakoak eta baita partehatzeari dagozkionak ere, balorazio oso positiboa egin delarik, bai enpresen partehartzea handitzeagatik bai enpresen berrikuntzaren lan eremu berriak zabaldu direlako.

Ondoren, 2024ra begira eskualdeko enpresekin landuko diren lan lerro zein proiektuak lehenetsi dituzte:

Enpresen Lehiakortasuna sustatuko da kapazitazioaren bitartez, aurrez enpresek proposatutako gaiak landuz.

  • Adituekin sentsibilizazio jardunaldiak, edota praktika onen identifikaziora eta elkartrukera bideratutako lan saioak Ikasiz Programaren baitan.
  • Enpresen perfilen araberako lan taldeekin kapazitazio saio ezberdinak Ikasiz Lan Taldeak proiektuan.
  • Ekintzara bideratutako formakuntza metodologiaren bitartez proiektu pilotuen garapena bideratuko da enpresaren eremu ezberdinetan. IkasEkin proiektuaren baitan, enpresen eraldaketa digitala, energia berriztagarriak, pertsonen talentuaren kudeaketaren eraldaketa, ekonomia zirkularra eta enpresen berrikuntzari dagokionez, Hazinnova Programaren baitan, antolakuntza, marketing eta merkaturatzearen inguruko proiektu pilotoak sustatuko dira eskualdeko enpresetan.
  • Diru laguntzen bitartekaitzari dagokionez berriz, laguntzen deialdien etangabeko zaintza, difusioa eta proiektuen eskaerak eta justifikazioak bideratuko dira.

Honetaz gain, Enpresa Gunearen kudeaketa eta dinamizazioarekin jarraituko da, Elkarlan gunearen Ekintza Planarekin eta kanpo eragile estrategikoekin aliantzen sustapenarekin.

Bestetik, Urola Erdia 22-27 Hausnarketa Prozesutik ateratako beharrei erantzuna emateko, eskualdeko beste eragileekin elkarlan proiektuak jarraituko dira garatzen:

  • Eremu sozioekonomiko guztietako eragileekin osaturiko Kontseiluan partehartzen.
  • Eskualdean Talentuaren inguruko estrategia (Erein, Erakarri eta Mantendu) lantzeko osaturiko batzordean enpresa, enplegua eta hezkuntza ordezkariekin ekintza desberdinak bultzatuko dira 2024ra begira.
  • Eskualdearen posizionamendua eta irudia landuko duen taldea ere osatu da eta baita horren bideragarritasuna aztertu ere. Datorren urtera begira lan lerro honetan lanean jarraituko da.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia