Proiektuaren helburua Urola Erdia eta Goierriko eskualdeen artean ikasketa prozesua garatzea izan da, Gipuzkoaren ikuspegitik eskualde arteko lankidetza sustatzeko eta esperientzi onak biderkatzeko. Ikasgoiraurki Proiektuaren bitartez Gipuzkoa mailako lurralde orekaren alde lan egin da.
Iraurgi Berritzen eta Goiekin sustatu diren lankidetza sareak (Ezagutza Sarea eta Industria Foroa) tokiko garapenerako proiektu berritzaileak sortzea ekarri dute, bai berrikuntza sozialaren ikuspegitik bai berrikuntza teknologikoaren ikuspegitik. Proiektu honen bitartez bi eskualdeetako eragile partehartzaileek elkartruke topagunetan parte hartu dute proiektuen arteko ikasketa prozesua sustatzeko (Dibersifikaziorako enpresen lankidetza, Ekintzailetasuna sustatzeko ikastetxeen lankidetza…).
Ikasgoiraurki proiektuaren ondorioz bi eskualdeetan proiektu berriak sustatu dira, hauek bideratzeko gaitasunak garatuz.
Orkestra izan da ikasketa prozesuen metodologiaren ekarpena egin duen eragile aditua eta Foru Aldundiaren “Gizarte mailan erantzulea den lurraldea sustatzeko Programari ” esker izan da posible proiektua gauzatzea.
Proiektuaren laburpen eta balorazioa eragile partehartzaileen aldetik honako bideoan: “Iraurgi Berritzen, eskualde arteko lankidetzaren adibide Goieki, Orkestra eta Foru Aldundiarekin batera “.
{vimeo}138186735{/vimeo}