Eskualdeko eragileak elkarlanean Enparte Proiektuaren baitan

2015-09-10

2015eko lehenengo seihilekoan, Iraurgi Berritzenek, Urola Erdiko sustapen sozioekonomiko eta berrikuntzako agentziak, lan-prozesu bat bultzatu du, epe luzera eskualdeko lehiakortasunerako kokapena hobetzeko helburuarekin, pertsonen partaidetza bultzatuz.

Prozesuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, landa Garapen eta Turismo Sailaren laguntza ekonomikoa izan du, B+I Strategy aholkularitza-enpresarekin lankidetzan egin da eta eskualdeko zein lurraldeko eragile sozioekonomikoak partaide izan dira: Eskualdeko 22 Enpresa; Langileen ordezkariak ELA. LAB, CCOO, UGT; Herri Administrazioak: Eusko Jaurlaritza, Azkoitiko Udala eta Azpeitiko Udala; Beste agente sozioekonomiko batzuk: Gipuzkoa Berritzen.

Guztira, enpresa-eredu berriei buruzko lau gogoeta-foro antolatu dira. Tailer horietan parte hartzeaz eztabaidau izan da, bere forma eta gradu guztietan; gainera, parte-hartzeak gure eskualdeari, Euskadi osoari eta atzerriari ekar diezazkiekeen onurei buruz ere hitz egin da, bide hori aukeratu duten enpresetan ikasitakoa abiapuntutzat hartuta, bai Euskadin zein atzerrian (AEB, Erresuma Batua eta Alemania nabarmenduz).

Azkenik, eskualdeko enpresa parte-hartzaileek zer ezaugarri izan behar dituzten, bide horretan aurrera egin ahal izateko zer oinarrizko balditza behar diren, eta eragile parte-hartzaileeek partaidetza bultzatzen jarraitzeko eta eskualdean lurralde- eta enpresa-proiektu partekatu, lehiakor eta iraunkorragoak eraikitzeko zer aukera dituzten, aztertu izan da.

Zehazki, balizko bost lan-ildo identifikatu ditugu, hurrengo urteetan, Iraurgi Berritzenetik bultzatu nahi dituenak, eskualdeko eragile sozioekonomiko guztien lankidetzarekin, jarraitutako prozesuaren bukaera eta hurrengo prozesuaren abiapuntu gisa.

  1. Azken hilabeteotan garatutako prozesuaren ondorioak jendaurrean aurkeztea eta zabaltzea.
  2. Enpresa Parte-hartzaileraren eredua zabaltzeko, sustatzeko eta horreninguruan sentsibilizatzeko prozesuari jarraipena ematea. Horretarako, lantaldeei berariaz zuzendutako proiektuak, jardunaldiak, esperientziak eta gaitasun-mintegiak antolatu daitezke, enpresan parte hartzeari buruzko alderdi zehatz eta eraginkorretan sakontzeko asmoz.
  3. Hala eskatzen duen eragile partaide bakoitzari laguntza ematea. Hain zuzen ere, azken hilabete hauetan lortutako edukien eta emaitzen berri erakundeei ezagutzera ematen lagunduko diegu, bai eta enpresa-arloko partaidetza-ereduak ezartzeko edo bultzatzeko prozesuan ere.
  4. Pertsonek partaidetza-eredu propioa diseinatzea eta garatzea tokiko administrazio publikoetakoren batean edo eskualdeko eragileetakoren batean, 2015-2018 legealdian garatuko den egitasmo pilotu gisa.
  5. Agentzian garatutako eskualdeko proiektuetako dinamiketan langileen ordezkarien ahotsa artikulatzea.
 

FSEele1.jpg iraurgi_berritzen.jpg bi.jpg

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia