Ikasiz Programaren baitan, eskualdeko enpresak Lan Erreforma berriaren gakoak eta Berditasun Planak txertatzeko kudeaketa aztergai

2022-02-04

Iraurgi Berritzenen Ikasiz Programaren edizio berriari hasiera eman zaio pasa den urtarrilak 25ean, “Lan erreforma berriaren gakoak” hizpide izan zuen jardunaldiarekin.

Bertan, LKS Aholkularitzaren eskutik, eskualdeko 14 enpresek aztertu zituzten lege berriak jasotzen dituen edukiak, eta adituekin solasaldia ospatu zuten galderak erantzuteko.

Enpresengandik jasotako proposamenak kontuan izanik eta aurtengo Ikasiz Programaren plangintzarekin jarraituz, Urtarrilak 27an ospatu zen 2. Jardunaldia, enpresetan berdintasun planak ezartzerakoan dauden irizpide, zailtasun eta laguntzak aztertzeko. Azterketa hau EMUN Aholkularitzaren eskutik egin zen eta bertan eskualdeko 4 enpresek hartu zuten parte.

Jardunaldiaren helburua Urola Erdiko enpresetan genero-ikuspegia txertatzeko ekarpena egitea izan da. Horretarako, gaiari lotutako gaur egungo legedia, berdintasuna lortzeko berariazko tresnak, (berdinatsunaren diagnostikoa, ordainsarien gardentasuna,berdintasun plana) eta besteak beste, Emakundek argitaratutako diru laguntzen aukerak eta betekizunak izan dira hizpide. Enpresek aukera izan zuten beraien zalantzak eta galderak argitzeko.

Ikasiz programaren helburua, eskualdeko enpresen artean informazio, sensibilizazio eta praktika jardunaldiak antolatzea da, ikasketa prozesu moduan, enpresen kudeaketa eremu desberdinetan (teknologikoa, pertsonak, produkzioa, berrikuntza kudeaketa etab..) , enpresengandik jasotako proposamenen arabera.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia