Ikasleek ikasturtean landutako STEAM proiektuak partekatu dituzte Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azokan

2022-06-16

Laugarren urtez, eta covid-19 pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, eskualdeko ikasleek ikasturtean zehar landutako STEAM -Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics- proiektuak partekatu dituzte Azpeitiko plazan. Guztira, azokan 11 proiektu aurkeztu dira eta DBH eta Batxiler mailako 300 ikasletik gora hartu dute parte hauen garapenean.

Ekitaldia, “STEAM Urola Erdian” proiektuaren baitan kokatzen da eta eskualdeko 5 ikastetxeek hartu dute parte bertan. Proiektuaren helburua zientzia eta teknologoia zaletasunak nahiz gaitasunak lantzea da ikasleen artean proiektu ezberdinen garapenaren bidez.

Proiektuaren garapena bi fasetan antolatu da. Batetik, lehen fasean, eskualdeko ikastetxeetan, zientzia eta teknologia alorrei lotutako irakasgaiak eskaintzen dituzten irakasleei, bi goizeko prestakuntza mintegia eskaini zaie. Bertan, proiektuen gidaritzarako oinarri metodologikoak ezagutzeaz gain esperientzia nahiz proiektu ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Bigarren fasean, berriz, ikastetxeetako irakasleek mintegian jasotako jakintzak aplikatu eta ikasleekin proiektu ezberdinak garatu dituzte.

Proiektuen garapenean zehar, Elhuyar fundazioaren laguntza izateaz gain hainbait STEAM profesionalek ezberdinek hartu du parte. Profesional hauek, ikasle nahiz irakasleek gaiaren inguruan izan zitzaketen zalantzak argitzeaz gain, hauen esperientzia profesionala nahiz eguneroko jarduera zein den ezagutu dituzte.

Azokan, ikasturtean zehar eskualdeko ikastetxeek landu dituzten proiektuak aurkeztu dira. Azokan, guztira, alor ezberdinetako 11 proiektu ezberdin ikusi ahal izan dira: “Bizilagun Mikroskopikoak” (Biologia), “Ibaien ekologia” (Biologia), “Harraldeko Ikerketa” (Biologia), “Ezkutuko Azukreen Bila!” (Kimika), “Zero Zabor” (Zientzia), “Arduino Proiektuak” (Teknologia), “EkiMaker Aurkiteitor” (Teknologia), “Baratza Adimentsua” (Teknologia), “Zubiak Eraiki” (Teknologia), “Tuk Tuk” (Teknologia) eta “Txanpuen Kimika” (Laborategi Teknikak).

{myFlickr}photoset_id=72177720299826848{/myFlickr}

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia