Iraurgi Berritzen, Garapenen koordinaziopean, bi proiektu hauek martxan jarri ditu eskualdeko pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko asmoz. HAZILAN+ eta EnpleGU proiektuak Euskadiko EGF+ 2021-2027 programaren baitan daude eta Europako Gizarte Funtsak % 40an finantzatzen ditu.
HAZILAN+ laneratzeko proiektu bat da, langabezian dauden pertsona kualifikatuei zuzendua (unibertsitateko titulazioa edo LHko erdi eta goi mailako zikloa), adina kontuan hartu gabe.
Programaren helburu nagusia pertsona horien enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzea da, bakoitzaren premien eta ezaugarrien araberako laguntza pertsonalizatuaren bidez. Horretarako, bi ibilbide zehaztu dira: Osatu (taldekakoa) eta Lorpen (banakako orientazioa).
Osatu ibilbidean 3 fase bereizten dira:
- Aktibatu: Gaitasun pertsonalak eta profesionalak landu: motibazioa, ekimena, komunikazioa eta talde-lana.
- Zeharkako prestakuntza: Marka pertsonaleko prestakuntza.
- Kokatu: Praktikak enpresan benetako esperientzia eskuratzeko helburuarekin. Praktikak 2-9 hilabete arteko iraupena izango dute. Aurten berrikuntza bezala, partehartzaileek praktikak beka bidez burutuko dituzte, gutxienez 480€-ko hileko ordainsaria
EnpleGU proiektuak prestakuntza baxua duten eta egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntza pertsonalizatua eta integrala eskaintzen die. Pertsona horiek lan-merkatuan sar daitezen sustatzea du helburu, prestakuntza tekniko kualifikatzailea, esperientzia motibatzailea, inspiratzailea eta orientatzailea eskainiz.
Informazio gehiago: