AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Urola Erdiko Enpresa Gunea 2020 urtera begira

Azaroak 7an, Urola Erdiko enpresen ordezkaritza osatzen duen Enpresa Gunea bildu da.

Gune honen helburua, bailarako enpresen arteko elkarlan espazio bat izatea da, enpresek dituzten behar eta interes amankomunen arabera Iraurgi Berritzenen eskutik garatzeko proiektuak.

Azken asteetan enpresei zuzenduriko jardunaldi eta proiektuen jarraipena eta balorazio egin zen bertan, besteak beste:

  • Berdintasun aukerak eta planen inplantazioa enpresetan
  • Digitalizazioa (interoperabilitatea)
  • Web orrietan oinarritutako estrategia digitala
  • Salmenta prozesuen hobekuntzarako ekintzara bideraturiko formakuntza
  • Industria 4.0ko teknologia desberdinen garapena (ziberseguritatea, fabrikazio gehigarria, serbitizazioa eta bisio artifiziala)

2020 urtera begira, Iraurgi Berritzenek enpresekin garatuko dituen lan lerro eta proiektuen kontrastea burutu zen.

Enpresei zuzenduriko proiektuez haratago, eskualdeko eragileekin elkarlana sustatzeko abian jarritako egitasmoak ere aztertu ziren, ikastetxea eta udalekin sustatu beharreko lan lerroak azpimarratuz.

Topagune bertan, enpresek gunearen dinamikaren barne hausnarketa partekatu zuten, enpresei egiten dien ekarpenaren balorazio positiboa azpimarratuz eta aurrera begira gunea indartzeko hobekuntza proposamenak eginez.

Enpresa Gunea osatzen duten enpresak gaur egun: Sarralle, Glual, Biele, Elkarmedia, Berritek, Arrieta, Ormola, Sidenor, Xubi, Tecnicur.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut