Negozio plana lantzerakoan, hainbat gai eta esparru lantzen dituzte eta urteoro, zikloko arduradun eta Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arlotik, elkarlanean landuko den gai bat adosten da.
Aurtengoan aukeratutako gaia diru laguntzak izan da. Intsausti Jauregian eginiko lan saioan, enpresa ideia bat abian jartzeko dauden diru laguntzetaz, buletin ofizialak izaten dituen elementuetaz, eta kontuan izan beharreko baldintza eta irizpideetaz aritu dira hain zuzen.