AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Arrakasta izan du harakintza eta haragi prestakinen sektorean langabeak laneratzeko prestakuntza egitasmoak

  • Lehenengo esperientzia honek, Iraurgi Berritzen eta Urola kostako Mankomunitatearekin elkarlanean diharduten harakintzako enpresen langile kualifikatuak izateko beharrei erantzun die.
  • Harakigintza industriaren pertsona kualifikatuen eskaerari erantzuteko eta langabezian zeudenei lan munduan sartzeko aukera emateko asmoekin sortu zuten 'Harakintza eta haragi produktuen elaborazioa' formazio ikastaroa.

Lehen promozioko hamabi ikasleek jaso dute ikasketak egin izanaren ziurtagiria. Ikastaroak 430 ordu teoriko eta 80 praktiko izan ditu, eta eta ikasle gehienak dagoeneko lanean hasita daude. Urkaiko-Baserria km0-k eta Basatxerrik Zestoan dituzten instalazio puntako eta modernoetan garatu da, oso egokiak baitira prestakuntzaren ibilbidea zuzen garatzeko. Ikasteko erabilitako metodologia oso praktikoa izan da, esperientzian oinarritua, lan jarduera bat garatzera zuzenduta. Horrela, laneratzea errazten da, enpresekin harreman handiagoa dagoelako, eta ekoizpen fase osoa ezagutzea sustatzen delako.

Ikastaroa gainditu izana egiaztatzen duten diplomak banatuta, haragi sektoreko euskal enpresek eskatutako prestakuntzako lehenengo esperientzia itxi da, langile kualifikatuen beharrak asetzeari begira. "Harakintza eta haragikien elaborazioa" izenburupean, ikastaroaren amaieran Iraurgi Berritzenen eta Urola Kostako Mankomunitatean langabezian zeuden 12 lagun diplomatu dira, eta, dagoeneko, hainbat enpresetan hasi dira lanean, edo norberaren kontura ekingo diote jarduerari.

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko sailburuordeak, Maria Jesus Etxaniz Azpeitiko Lanbideko zuzendariak, Patxi Aldasoro Km0 kooperatibako zuzendariordeak, Itziar Abarisketa Iraurgi Berritzen Enplegu eta Enpresa Arloko koordinatzaileak eta Hazi eta Urkome enpresetako ordezkariek hartu dute parte ekitaldian.

Proiektuaren sustatzaileak izan dira, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Saila, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, HAZI Fundazioa, Berrikuntza eta Garapen Agentzia diren Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Mankomunitatea, eta Urkome-Landa Garapenerako Elkartea alde publikotik, eta Urkaiko-Baserria Km0 eta Basatxerri enpresak, beste aldetik.

Ikastaro berri bat martxan

Emaitza ona ikusita, erakunde eta enpresa parte hartzaileek erabaki dute prestakuntza jarduera horrekin jarraitzea, eta beste ikastaro bat jarri dute martxan, sei hilabete barru amaituko dena. Aurreko edizioan bezala, helburua da langabeen edo gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea sustatzea. Parte hartzaileak laneko jarduera bat garatzeko prestatuko dira, profil polibalente batekin, haragiaren sektorean.

Captura_de_pantalla_2020-02-07_a_las_12.55.24.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut