AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen laneratze eta gizarteratzea sustatzeko proiektua Urola Erdian

IRAURGI BERRITZEN, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Etorkizuna Eraikiz" egitasmoa eta Elkar Ekin Programaren baitan, UrolanEkin II proiektua ari da garatzen.

Honen helburua, eskualdean bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegarritasuan hobetuko duten enplegu eta prestakuntza prozesu berriak sustatzea da, gizarteratze eta laneratzeko eragileen lankidetzaren bitartez.

Horretarako, inklusioaren esparruan lanean diharduten eragile desberdinen arteko elkarlana eta koordinazioa sustatuko da, horrela egitasmo publiko-pribatu berriak eta eraginkorrak garatzeko. Ildo honetan, Otsailak 4ean, Urola Erdiko laneratze eta gizarteratzeko inklusio eragileak bildu dira .

Bertan landu dituzten gaiak:

  • ElkarEkin egitasmoa eta UrolanEkin proiektua.
  • Testuingurua eta langabeziaren egoeraren diagnostikoa.
  • Eskualdean inklusioa esparruan diharduten eragile desberdinen aurkezpenak.
  • Inklusio eragileen elkarlan sare bat abian jartzeko proposamena.

Eskualdeko gizarteratze eta laneratze eragileen artean lankidetza sarea osatzeko ados azaldu dira partehartzaileek eta honen lanketan jarraituko dute aurrerantzean

Proiektuan partehartzen duten eragileak:

Diseno_sin_titulo_7.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut