Bertan azaldu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko ElkarEkin Programan baitan, abian diren eskualdeko proiektuaren lan lerroak, laneratzeko - prestakuntza ibilbideak, enpresekin sustatutako egitasmoak eta bide batez aurreikusten diren hurrengo ekintzak:
- Orain arte abian jarritako laneratze-gizarteratzeko prestakuntza ibilbide integratuak proiektuaren baitan eskualdean 52 pertsona partehartzen ari dira 5 ikastaroetan -oinarrizko konpetetentzien ikastaroen 4 ikastaro eta Eraikuntza alorreko prestakuntza tailerrean-. Ildo honetan IBtik eskualdeko 25 enpresa desberdinekin bitartekaritza jarduera abian jarri dira, ikasle hauen laneratzea sustatzeko.
- Maiatzetik aurrera, bi ikastaro berriri emango zaio hasiera, Arreta-Mendekotasunaren eremuan 15 partehartzailerekin eta Soldaduraren eremuan 12 ikaslerekin.
- Irailetik aurrera berriz sei ikastaro berri gehiago jarriko dira abian, oinarrizko konpetentzia eta teknikoen ikastaroak eskualdean zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak laneratzeko helburuarekin.
Eragile partehartzaileak: Lanbide, Azkoitia eta Azpeitiko Udal ordezkariak, eta Gizarte Zerbitzuen Sailak, Zabaltzen Sartu, Izarraitz Lanbide Heziketa.