AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Ostirala, 12 Maiatza 2023 09:50

Burututa Iraurgi Berritzenek Ihobe-rekin lankidetzan antolatutako "Ekonomia Zirkularra eta negozio-eredu berriak" jardunaldia

Gaur, maiatzak 11, Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, IHOBE, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin elkarlanean, jardunaldi bat burutu du ondorengo gaiaren inguruan: Ekonomia Zirkularra eta negozio-eredu berriak. Arrakasta kasuak ETE Zirkularra 2021 ekimenaren esparruan altzairuaren, makineria eta ekipoen, eta kimika eta kautxuaren sektoreetan.

Jardunaldi hau Azpeitiko Basazabal Jauregian izan da, eta bertan parte hartu dute eskualdeko nahiz eskualdez kanpoko hainbat enpresetako ordezkariek.

Ekonomia Zirkularraren ostegunetan -Ekosteguna- kokatzen den ekitaldi honetan, ETE ezberdinek garatutako proiektuen emaitzak partekatu dira, Iraurgi Berritzen, Siderex eta AVEQ-Kimika buru direla. Honetaz gain, inplikatutako ETEekin zein bitarteko eragile eta IHOBErekin identifikatutako oztopo, erronka eta aukeren inguruan mahi inguru bat ere izan da.

Saioaren azken zatian, IHOBEren eskutik proiektuetarako finantziazio-lerro berriak ezagutzeko aukera ere izan dute partehartzaileek.