AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Osteguna, 25 Maiatza 2023 11:00

IB HARREMANAK Lan dinamikak: Ikastetxeak eragileekin saretzen

IB Hezkuntza markoan kokatzen den eta eskualdeko ikastetxe eta eragileen arteko harremanak sendotzera bideratzen den Ikastetxeak Saretzen proiektuaren baitan 5 lan dinamika egin dira ikasturtean zehar (eskualdeko ikastetxe bakoitzarekin bat). Guztira eskualdeko 40 eragile ordezkari inguruk hartu dutelarik parte (enpresa, enplegua, merkataritza, osasuna, lehen sektorea, ekintzailetza, gizarte zerbitzuak, kultura eta komunikazioa bezalako sektoreetako ordezkariak hain zuzen).

Bideo honetan proiektu honen jatorria, bere helburuak, ikasturtean zehar egin diren dinamiketatik ateratako ondorio nagusiak, zein aurrera begirako erronka nagusiak laburbiltzen dira: