AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Asteartea, 06 Ekaina 2023 06:19

Negozio berriak martxan jarri dituzten ekintzaileei zuzenduriko diru laguntzak abian

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei laguntzeko 2023ko dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Diru laguntzaren xedea, Euskal Autonomi Erkidegoan beren lantokia ireki duten ekintzaileei laguntzea da, bi eremutan:

INBERTSIORAKO DIRU LAGUNTZA

Batetik, 2023ko urtarrilak 1etatik aurrera egindako inbertsioak lagunduko dira diruz. Horretarako, ekintzaileak 5.000€tako (BEZ kanpo)-ko inbertsioa egin beharko du, 3.500€-ko laguntza jaso ahal izateko. Zenbateko hori % 15 handituko da baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada, eskaera aurkezteko unean, eta beste % 15, baldin eta emakumea bada.

GASTUETARAKO DIRU LAGUNTZA

Bestetik, Gizarteko Segurantzako autonomo kuotak, aholkularitza gastuak, publizitatea, alokairua etab. Ordaintzeko laguntzak egongo dira. Diru laguntzaren onuradun izateko, ekintzaileak enpresa berria eratu beharko luke 2022ko azaroaren 1etik hasi eta 2023ko urriak 30 bitartean. Gehienez, 2.500€tako laguntza emango da eta zenbateko hori % 15 handituko da baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada, eskaera aurkezteko unean, eta beste % 15, baldin eta emakumea bada.

Bi diru laguntzak bateragarriak dira bata-bestearekin eta onuradunek urriak 30 arteko epea izango du eskaerak egiteko. Diru laguntza hauek, enpresaburu, banako profesional eta ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideei zuzendurik daude.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arloarekin, Alazne Larrañaga 688 71 87 77 eta Ione Eizagirre 688 601 299.