AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Asteazkena, 07 Ekaina 2023 10:53

IB Sareko Pertsonen Arduradunen Lan Taldea, “Pertsonen Kapazitazioa eta garapena enpresan" gaiaren inguruko ikasketa eta esperientziak partekatzen

IB Sareko eskualdeko 20 enpresetako Pertsona Arduradunek osatzen dute lan taldea.

2021ean taldea sortu zenetik, pertsonak kudeatzeko eredu, modu berrien ezagutza eta aplikazio praktikoak, tresna, prozesu berrien inguruko esperientziak trukatzeko guneak partekatzen joan da lan taldea. Urtez urte, enpresa partaideen interesen araberako lan saioen plangintza egokitua prestatzen da IBtik lan taldearen fazilitadore bezala.

Gaurko bileran, Nerea Urcola aholkulariaren eskutik, pertsonen kapazitazioa eta garapena sustatzeko, kudeaketa modu berriak ezagutu eta enpresa ordezkariek euren eguneroko ingurunetan bizitzen ari diren esperientziak partekatzeko aukera izan dute. Hitzegindako gaien artean:

  • Urteko pertsonen plana: nola egin. Pertsonen garapena funtsezko funtzio gisa.
  • Nola identifikatu prestakuntza eta prestakuntza beharrak?
  • Hobekuntza elkarrizketak.Erakundeetan pertsonak garatzeko eta trebatzeko bideak.
  • Erakundetik kanpo zein barruko pertsonak prestatzeko egiten ari diren praktikak.
  • Pertsona garatzeko beste modu batzuk.
  • Leader entrenatzailea. Eraketa-planak. Barneko eta kanpoko prestakuntza.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du.

2023_06_07_Pertsonen Arduradunen Lan Taldea_Pertsonen Kapazitazioa eta garapena enpresan lan saioa