AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Osteguna, 06 Uztaila 2023 11:27

Urola Erdian zaurgarri edo bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzenduriko Lanerako prestakuntza-Eraikuntza tailerreko partehartzaileak laneratzeko prest

Azaroan hasi eta maiatzean bukaera eman zitzaion Lanerako Prestakuntza-Eraikuntza tailerrean, eraikuntzari loturiko lan desberdinak burutu dituzte, bertan parte hartu duten eskualdeko 13 pertsona langabetuk.

Bulegoko manparen instalakuntza, sabai desmuntagarriko oinarrizko instalazioa, pladurrezko endortsatuaren instalatzea, trenkadaren zatiketa, edo luziketa lanak esaterako.

Guztira 500 orduko prestakuntza jaso dute, hauetatik 20 prebentziora zuzendu direlarik.

Prestakuntza hau, Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik lantzen ari den “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III-UE3” proiektuaren baitan kokatzen da, eta behin prestakuntza hau jasota, erronka nagusia, pertsona hauen laneratzea izango da.

Helburu hau lortzeko, besteak beste, IBtik pauso desberdinak landu dira. Alde batetik, eskualdeko eraikuntza- enpresen beharrak identifikatu eta lan eskaintzak jaso dira. Bestetik, eraikuntza alorreko profilak behar dituzten enpresekin eraikuntza tailerrera bisita egin da, ikasleak enpresak ezagutzeko eta, modu berean, enpresek ere ikasleak ezagutzeko.

Beraz, partehartzaileak tailer hau bukatu ostean, laneratzeko prest dira. Prebentzioko 20 orduko titulua jasotzeaz gain, iturgintza, igeltseritza eta elektrizitateari loturiko ezagutzak bereganatu dituzte.