AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Ostirala, 07 Uztaila 2023 05:08

Eskualdeko erronka estrategiko konkretuen garapenerako elkarlan bideak zehaztu dira Enpresa Gunea eta Udal ordezkarien artean

Atzo bildu zen Enpresa Gunea eskualdeko 2 Udal ordezkariekin, lurralde ikuspegi estrategikotik identifikatuta ditugun erronken aurrean ikuspegiak partekatu eta elkarlan bideak sendotzeko helburuarekin.

Mahaigaineratu diren gaien artean:

  • Eskualdeko udalerri desberdinen arteko elkarlana indartzearen beharra.
  • Mugikortasun ikuspegitik baliabideak hobetzeko beharra.
  • Errepide azpiegiturak hobetu, industria gune berrien aukerak bideratu eta daudenen egokitzapena kudeatzea.
  • Talentua erein, erakarri eta mantentzeko kontestuen sorrera bultzatzea, kontziliazio aukera berriak lantzeko aukerak aztertzea

Elkarlanaren funtsa ildo guzti hauen aurrean elkarrekin enfoke sendo bat zehaztu eta aliantza zein harreman instituzionalak lantzea izan da.

Bileraren lehen zatian, GUNE bezala 2023-rako lehenetsitako ekintzen jarraipena egin da.