AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Ostirala, 17 Azaroa 2023 11:57

Eskualdeko ikasleak tokiko errealitate sozioekonomikoa ezagutzen bertako eragileekin interesen araberako elkarrizketak elkarbanatuz

Abian da urteroko konpromezuari helduz, eskualdeko eragileak (enpresa, Osasuna, merkataritza, turismoa, lehen sektorea, enplegua…) eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektua.

5 ikastetxeetako 12 irakasleekin (proiektu taldeak) egitasmoa dseinatu eta amankomunean garatuko duten prozesua adostu da.

Proiektuak, ikaslea bere ikasketa prozesuaren erdigunean jartzen du, eta, honako helburuak bete nahi dira:

  • Ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbiltzea.
  • Prozesuan zehar ikasleek hainbat zeharkako gaitasun eta balio (sormena, autonomia, iniziatiba, komunikazio gaitasuna, konpetentzia digitala...) garatzen joatea.
  • Bailarako eragile desberdinetako eragileekin zuzeneko harremana izatea.
  • Proiektua Irakaskuntza metodologia berritzeileen bitartez garatzea.

Oro har, proiektua, otsail eta ekaina bitartean landuko da eta eskualdeko 5 ikastetxe, 50 eragile eta 200 ikasletik gora hartuko dute parte.