AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Asteazkena, 29 Azaroa 2023 11:14

Urola Erdia eta Urola Garaiako enpresek Ekonomia Zirkularraren esparruan garatzen ari diren proiektuen esperientziak eta ikaskuntzak partekatu dituzte

Gaur, Azaroak 29, “Urola Zirkularra” proiektuaren baitan eta Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetan Ekonomia Zirkularra sustatzeko asmoz, saio bateratua egin da proiektuan parte hartzen ari diren 5 enpresekin, eta, bertan, enpresa bakoitza prozesuaren garapenean izaten ari den esperientzia eta ikaskuntza trukatu dira.

“Urola Zirkularra” proiektuaren helburua Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako ETE industrialetan ekonomia zirkularrarekin lotutako aukera eta merkatu-nitxo berriak identifikatzea, baloratzea eta lehenestea da, aukera horiek bultzatzeko banakako ekintza-plan bat sortuz.

Proiektuan parte hartzen duten 5 enpresek batera egindako lehen saio honetan, alde batetik, proiektuaren aurrerapen-maila, prozesua nola lantzen ari den, enpresak ekonomia zirkularrarekiko duen sentsibilitatea, hautematen diren aukerak, prozesuari buruzko zalantzak, … partekatu dira.

B+I Strategyk, proiektuen garapenean laguntzen ari diren adituek, enpresen abiapuntuari, aukera zirkular nagusiei eta estrategia zirkular zehatzen lehen adibideei buruzko lehen ondorioak azaldu dituzte.

Honetaz gain, Ihobek ere parte hartu du, eta bere iritzia eman du identifikatzen hasi diren aukerei buruz, baita hurbileko proiektuen adibideak eta enpresentzat baliagarriak izan daitezkeen Ihoberen laguntza-programak, baliabideak eta jarduerak ere.

Proiektua Iraurgi Berritzen eta Uggasa Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako garapen eta berrikuntza agentzien arteko lankidetzarekin garatzen da, ETE Zirkularra programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak IHOBE erakunde publikoaren bidez jasotako finantzazioari esker.