AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

UrolanPrest Gunearen Topagunea ospatu da

Urola Erdiko enplegu eta prestakuntza eragileen topagunea ospatu da, Azpeitiko Basazabal Jauregian, Iraurgi Berritzenen eskutik.

Bertan, eskualdeko 11 enplegu eta prestakuntza eragileek prestakuntza/orientazioa eskaintza partekatu dute, eskualdeko langabeziaren datuak konpartitu dituzte eta urolanprest web orriaren bilakaera aztertu.

Urola Erdiko langabeziaren bilakaera positiboa azpimarratu da, hauen ezaugarriak aztertu direlarik. Maiatzeko datuen arabera Urola Erdiak % 7,9 langabezia tasa izan du, guztira 1.218 pertsona langabezian, % 11ko jeitsiera izan duelarik pasa den urteko maiatzetik.

Ondoren, eragileek bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enpleagarritasuna izan dute aztergai, eta eskualdean inklusio sozialeko eragile arteko elkarlan sare bat osatzeko proposamena aurkeztu da.

Egitasmo hau, Gipuzkoa mailan garatzen ari den ElkarEkin proiektuarekin bat egingo du, eskualde mailan kolektibo hauen enpleagarritasuna sustatzeko eragile arteko koordinazioa eta ekintza planak sustatzeko helburuarekin.

Gunearen partehartzaileak:
Esther Sudupe (Azkoitiko Gazte Bulegoa); Izarraitz Lanbide Heziketa (Eduardo Sudupe); Sartu (Marta Senz); Cepa (Joxelu SanSebastian, Amaia Navarro); Katealegaia (Maite Beroiz); KZ Gunea (Berex Ortiz); Lanbide (Mª Jesus Etxaniz, Arantxa Azpiazu); Azpeitiko Gazte Bulegoa (Oihana Sudupe); Iraurgi Berritzen (Maite Etxezarreta, Ainara Oiarzabal, Begoña Beobide, Itziar Abarisketa)

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut