AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Enpresa Gunearen Topagunea: Enpresak elkarrekin proiektu berriak sustatzen

Pasa den ekainak 28an, Urola Erdiko Enpresa Gunearen Topagunea ospatu da, eskualdeko enpresekin garatzen ari diren proiektuen jarraipena egin eta egitasmo berriak proposatzeko.

Datozen hilabeteetan, eskualdeko enpresei zuzenduriko hainbat proiektu bideratuko dira IB Enpresa Arlotik:

  1. Sensibilizazio eta esperientziak konpartitzeko jardunaldiak hainbat gairen inguruan (enpresen eraldaketa eta estrategia digitala, ziberseguritatea, genero berdintasunaren sustapena).
  2. Joera teknologiko desberdinen sustapenerako proiektu taldeak eta ekintza berriak.
  3. Enpresetan langileen kapazitazioa, ekintzara bideratutako proiektu pilotoen bitartez enpresek identifikatutako eremu desberdinetan (salmentak, pertsonak, estrategia, berrikuntza,..).

Topagunean aztergai izan ziren ere, Gipuzkoako gobernantza ereduaren baitan enpresa gunea, eskualdeko sustapen ekonomiko mahaia izatearen onarpena, eta, kalitatezko enpleguak eskualdean sustatzeko garatzen ari diren eta beharrezkoak diren faktoreen sustapena.

Bestetik, eskualdeko beste eragileekin kritikoa izanik elkarlana sustatzea, Izarraitz Lanbide Heziketarekin (laneratze konpromisodun ikastaroak) bailarako ikastetxekin (Elkarrekin Eraikitzen, Gerolan) eta udalekin, abian dauden hainbat elkarlan egitasmoen jarraipena eta balorazio positiboa egin zelarik.

Enpresa_Gunea_2019_Logoak.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut