AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Agenda 21 Programaren baitan ekintza ezberdinak egin dira merkataritzaren sentsiblizaziorako

2018-2019 ikasturtean, eskualdeko ikastetxeek, ekoizpen eta kontsumo iraunkorraren gaia landu dute. Gaia, maila eta eragile sozioekonomiko desberdinekin elkarlanean landu da.

Maila batzuetan kontsumitzaileok, ditugun kontsumo ohiturak aztertu dira, beste batzuetan dendariekin aritu dira, erosketa ohiturak aztertzeko eta nola erosten eta aukeratzen diren hornitzaileak jakiteko.

Aldiz, beste maila batzuetan, eskualdeko enpresa sarea aztertu da, eta beraren balio kateak. Zenbait kasutan, bisitak ere egin dira ekoizpen prozesuak ezagutzeko gertutik.

Ekimenari amaiera merkataritza jarduerari bideratutako lelo aukeraketa batekin eman zaio, eta ondoren aukeratutako leloak, telazko poltsetan serigrafiatu eta eskualdeko 2.633 ikasleri bana banatu zaio. Lelo irabazleak honakoak izan dira:

  • Izan herritar peto, herrian erosiz lepo.
  • Maitatu herria, kontsumitu geuria.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut