2024-07-26

Irailean jarriko da martxan Hazilan + Osatu Programa

Enplegua
Langabezian dauden eta erdi mailako zein goi mailako ikasketak dituzten pertsonei zuzentzen da. Lanean hasteko aukera  bat izan daiteke.   Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, irailaren 30ean Hazilan programa martxan jarriko da,  fase ezberdinetan garatzen delarik: Aktibatu: Coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira. Prestakuntza transbersala: Marka pertsonala. Kokatu: 200 orduko praktikak […]
2024-07-22

Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketak ikastaroa eman da

Enplegua
Programa honen helburua eskualde mailan ostalaritza sektorean identifikatutako langile beharrari erantzutea izan da. Ikastaroa egin ondoren, partaideak prest daude laneratzeko.   Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, ekainaren 10etik uztailaren 19ra, Europar Batasunak kofinantziatua, Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketak programa garatu da (120 ordu). Programa honetan Urola Erdiko Eskualdeko 11 pertsonek parte hartu dute, eta horietatik 10 emakumeak izan […]
2024-07-22

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-07-18

Eskualdeko Plan Estrategikoaren jarraipena egin dute IB Sarea kontseiluko eragileek

Tokiko Garapena
Alor ezberdinetako eragileek osaturiko IB Sarea Kontseiluan orain arte egindako zein aurrera begira gauzatuko dituzten ekintzen jarraipena egin dute elkarlanean.   Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022 – 2027 Hausnarketa Estrategikoko zereginetako bati erantzunez, gaur, uztailak 18, bildu da IB Sarea kontseilua Azpeitiko Basazabal Jauregian. 7 lan eremu desberdinetako (enpresa, enplegua, ekintzailetza, hezkuntza, merkataritza, turismoa eta tokiko […]
2024-07-15

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-07-14

Begoña Beobide elkarrizketatu dute

Tokiko Garapena
Iraurgi berritzeneko zuzendariari, Begoña Beobideri elkarrizketa egin diote Noticias De Gipuzkoa hedabidean. Urola Erdiko egoera ekonomiko, industrial, komertzial eta lanaren inguruan mintzatu da bertan. Irakurri ezazu elkarrizketa hemen.
2024-07-12

“Talentuaren kudeaketa eta eskualde posizionamendua” hizpide Enpresa Gunearen Topagunean

Enpresa
Iraurgi Berritzenen Enpresa Arloaren testuinguruan, Uztailak 12an, Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da Urola Erdiko Enpresa Gunearen ordezkarien urteko bigarren lan bilera, bertan parte hartu dutelarik Guneko hainbat enpresa ordezkarik (Sein, Astigarraga Kit Line, Grupo Xubi, Biele, Alberdi Mekanizatuak, Ormola, Ekintza, Grupo Glual, Sidenor, Elkarmedia, Grupo Sarralle, Elkarmedia)   Topagunearen helburuen artean eskualdeko enpresen testuinguruaren egoera eta erronkak partekatzea, Iraurgi Berritzenen […]
2024-07-12

Urola Erdiko Turismoaren etorkizuna zehaztuz

Turismoa
Basazabal Jauregian egin den bileran Turismoko Gunea osatzen duten eragileek aho batez onartu dute eskualdeko Turismoko Plan Estrategikoa. Uztailak 12an Turismo Gunearen bilera burutu da Azpeitiko Basazabal Jauregian. Eskualdeko udalak, tokiko eragile turistikoen ordezkaritza bat, Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Saileko ordezkari banak osatzen dute Iraurgi Berritzen-eko Turismo arlotik koordinatzen den […]
2024-07-11

Eradigitzen Proiektuaren Amaiera eta Eradigitzen ++ Proiektuaren Hasiera

Enpresa
Uztailaren 10ean egindako lan bileran, Iraurgi Berritzenek lideratu duen EraDigitzen: Erakunde publikoak eskutik elkarlanean, digitalizazioaren inguruan eredu bilakatzen  proiektuari amaiera eman zitzaion eta bertan jasotako ondorioen berri eman zen. Proiektu honen helburu nagusia, administrazio publikoen arteko datuen interoperabilitatea eta maila anitzeko datuen gobernantza sustatzea izan da, non  Iraurgi Berritzen sozietate publikoaren eta hainbat administrazio publikoren […]
2024-07-09

Ekainean martxan jarritako merkataritza kanpainak baditu saridunak

Merkataritza
Bertan eta Herrixenek, Azpeitiko eta Azkoitiko merkatari elkarteek, Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziarekin lankidetzan, arrakastaz amaitu dute “Rasca y Gana” kanpaina, bi udalerrietan tokiko merkataritza dinamizatzeko diseinatua. Ekainaren 17tik 23ra aurrera eramandako ekimenak, 2000 €-ko bonuak banatu ditu guztira, erosketak sustatuz eta tokiko ekonomia indartuz. Kanpainan, udalerri bakoitzean eman dira sariak. Guztira, 500 €-ko sari […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia