AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Ekainaren 19tik 24ra Azkoitia eta Azpeitiako saltokietan erosteak saria izan du. Egindako erosketa bakoitzeko, 20.000 piruleta eskaini dira. Hauen artean, 2 piruleta urre kolorekoak izan dira, eta bakoitzak, 500 €ko saria izan dute, herriko saltoki txikietan gastatzeko.

Astelehena, 19 Ekaina 2023 06:42

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza

Asteazkena, 14 Ekaina 2023 06:03

Saltoki txikietan erosteak urrezko egiten zaitu

Ekainaren 19tik 24ra Azkoitia eta Azpeitiako saltokietan erosiz gero, bertako dendariaren eskutik, gozagarri bat jasotazeko aukera izango du bezeroak, eta eskainiko diren 20.000tatik, bi urre kolorekoak izango dira. Urre koloreko piruleta saritu bana banatuko da herri bakoitzeko eta piruleta bakoitzak 500 €ko saria izango du Azkoitia zein Azpeitiako saltoki txikietan erosteko.

Gaur, Ekainak 13an ospatu da Elkarrekin Eraikitzen proiektuari dagokion 10. Ikasturte amaierako Ekitaldia. Proiektuan zehar, bailarako 5 ikastetxeek, 12 irakaslek, 300 ikasle inguruk eta sektore desberdinetako 60 eragile inguruk hartu dute parte (industria, Osasuna, enplegua, ekintzailetza, turismoa, lehen sektorea, gizarte zerbitzuak…).

Astelehena, 12 Ekaina 2023 05:53

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza

Astelehena, 05 Ekaina 2023 04:10

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza

Bosgarren urtez, 2022/23 ikasturtean zehar eskualdeko ikasleek landutako ZIMAT -Zientzia, Ingenieritza, Matematika, Artea, Teknologia- proiektuak partekatu dituzte Azkoitiko Balda plazan. Guztira, erakustazokan, DBH eta Batxiler mailako 9 proiektu aurkeztu dira eta 300 ikasletik gora hartu dute parte hauen garapenean.

Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arlotik, zerbitzutik pasatu eta 2018. urteaz geroztik enpresa sortu duten ekintzaileengana gerturatu da Ekintzailetza Arloko lantaldea, beraien egungo egoera ezagutzeko eta eskainitako zerbitzuaren inguruko balorazio bat egiteko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei laguntzeko 2023ko dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Diru laguntzaren xedea, Euskal Autonomi Erkidegoan beren lantokia ireki duten ekintzaileei laguntzea da, bi eremutan:

IB Hezkuntza markoan kokatzen diren 4 lankidetza proiektuen inguruko ebaluazio dinamikak egin dira aurreko asteetan. GEROLAN, ELKARREKIN ERAIKITZEN, ZIMAT Urola Erdian eta IZAN EKINTZAILE proiektuen ebaluazioak hain zuzen, proektu bakoitzaren koordinazioa bermatzen duen 5 ikastetxeetako proiektu liderren eskutik.

Urola Erdian, 2023ko Apirila amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.171 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Nahiz eta Martxoa eta Apirila artean zenbatutako langabetu kopurua zertxobait handitu, azken urtean izan den bilakaera onak jarraitzen du. Izan ere, iaz Apirila amaieran baino 57 langabetu gutxiago zenbatu dira eskualdean, %4,6 gutxiago.

Oposizio eta Lehiaketa Faseko behin-behineko puntuazioak argitaratu ondoren 2023ko Maiatzak 24an, Maiatzak 31an ezarri zen erreklamazioak aurkezteko azken eguna bezala, eta ez da erreklamaziorik egon.

Astelehena, 29 Maiatza 2023 08:55

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza

Proiektuak Iraurgi Berritzen-ek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako orientatzaileekin batera garatzen da.
Helburua ikastetxeetako orientazio planak elkarrekin aberastu eta indartzea da.

IB Hezkuntza markoan kokatzen den eta eskualdeko ikastetxe eta eragileen arteko harremanak sendotzera bideratzen den Ikastetxeak Saretzen proiektuaren baitan 5 lan dinamika egin dira ikasturtean zehar (eskualdeko ikastetxe bakoitzarekin bat). Guztira eskualdeko 40 eragile ordezkari inguruk hartu dutelarik parte (enpresa, enplegua, merkataritza, osasuna, lehen sektorea, ekintzailetza, gizarte zerbitzuak, kultura eta komunikazioa bezalako sektoreetako ordezkariak hain zuzen).

Iraurgi Lantzen Sozietateak Enpresako Teknikari lanpostu bat lan-kontratuko langile finko gisa behin betiko betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez prozesua abian jarri ostean, hautaketa prozesuaren behin behineko puntuazioak honakoak dira:

Iraurgi Berritzenek antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ElkarEkin egitasmoaren baitan, eraikuntzara bideratutako prestakuntza eskaintzen ari dira Azpeitian, Zabaltzen Sarturen eskutik, eta ekintzailetza arlotik bertan izan da lantalde teknikoa, autoenplegua laneratze aukera bezala ikustarazteko asmoz.

Astelehena, 22 Maiatza 2023 05:54

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza

Orrialdea 5-(e)tik 49-(e)ra