AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek 150.000 euro bideratu zituzten iaz ekintzailetasuna sustatzeko, eta egitasmo horrek eman ditu aurreneko fruituak: diru-laguntza horri esker 61 lanpostu zuzen sortu dira, eta zeharkako beste batzuk ere bai.

Azkoitia eta Azpeitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak 2014.urtean zehar 487 Kontsulta eta 201 erreklamazio bideratu ditu. Aurreko urteko datuekin konparatuta,

Fitur Nazioarteko Turismo Azoka Madrilen ospatzen da Urtarrilak 28 eta otsailak 1 bitartean. Turismo Azoka honek, 165 herrialdetako 9.107 enpresa eta erakunderen parte hartzea izan du horretarako prestatu diren 56.000 metro karratuetan.

Iraurgi Berritzenek, 2014an Urola Erdian ekintzailetasuna sustatatzeko helburuarekin aurkeztutako diru-laguntza eskakizun guztiak aztertu eta baloratu ditu dagoeneko.

Pasa zen Abenduan bukaera eman zitzaion 2012ko Apirilean martxan jarritako AGRIPIR Proiektu Europarrari. Proiektu hau jatorri desberdinetako 13 sozio euskaldun, katalan zein frantzesek osatu dute eta aipatzekoa da 3 urte hauetan zehar, 230 pertsona eta 110 erakunde baino gehiagok parte hartu izana sarearen dinamikan.

Osteguna, 18 Abendua 2014 13:22

IB Sarearen Abenduko Kontseilua

Ezagutza Sarearen Kudeaketa Kontseiluko kideak abenduak 4ean bildu berri dira, urte amaierako exekuzio planaren balorazio egin eta hurrengo urteko plan proposamena onartzeko. Bertan aztertu dira urteko erronka eta ekintzen gauzapen maila gune desberdinetan: enpresa, prestakuntza eta garapen gunean.

Ostirala, 21 Azaroa 2014 11:31

Mikroenpresentzako diru laguntzak

Erergia aurrezpeneko eta eraginkortasuneko inbertsioak egin dituzten Gipuzkoako mikroenpresentzako diru laguntzak abian direla jakinarazi nahi da Iraurgi Berritzenetik.

Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2014ko ekitaldiko deialdia jadanik argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta ondorengo estekan aurki daiteke: Oinarriak

Diru laguntza hauei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Alazne Larrañaga) ondorengo telefono zenbakian 943 85 11 00.

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean datorren Azaroak 19an, nazioartekotzeari buruzko jardunaldia antolatu dute, oraingo honetan Alemania ardatz harturik.

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundearekin, sinatu duen hitzarmenaren ondorioz, datorren Urriaren 9an, Merkatu Jardunaldia antolatu du, "Merkatu Frantsesa" izenburupean.

Ostirala, Irailak 12, Iraurgi Berritzen eta Banco Sabadellek, lankidetza hitzarmena sinatu zuten, eskualdeko ekintzaileek mailegu aukerak eta Banketxeak eskaintzen dituen hainbat produktu eta zerbitzuetara sarbidea izan dezaten.

Iraurgi Berritzenetik jakinarazi nahi zaizue "Lehen Aukera" deituriko deialdia, langabezian dauden gazteak praktiketarako kontratatzera zuzentzen dena hain zuzen, jadanik irekita dagoela. Deialdi honetara aurkezteko betebeharrak: 30 urte baino gutxiago izatea, unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak bukatu berri izatea eta Lanbiden izena emanda izatea lan-eskatzaile moduan.

Sarrera dohainekoa da eta izen-ematea derrigorrezkoa.

2013an, Euskadi/Iparraldeko 5 enpresak LSR URKARIZKO SILIKONAREN MUGAZGAINEKO GUNEA sortu zuten berrikuntzara eta dibertsifikaziora bideraturik eta gure lurraldeko teknologi berritzaileen erakusle, gaur egun, zuzenki Alemania eta Austriari loturik dagoen europar merkatuan sartzeko helburuarekin.

Uztailaren 17an, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, Ezagutza Sarearen baitan antolatu dira XII. KUDEAKETA TOPAKETAK “Elkarrekin eskualdea eraldatzen” lelopean, elkarlanean diharduten eskualdeko eragile ordezkari publiko, enpresa eta ikastetxeen partehartzearekin.

Bertan, pasa den urteko eragileen proposamenei erantzunez, gaur egun abian dauden proiektuak aurkeztu dituzte, bai eragileek zuzenean, bai arduradunek, IRAURGI BERRITZENen konsolidazioaren berri eman da, eta aurrera begira Iraurgi Berritzenetik, enpresa, hezkuntza eta erakundeekin garatu beharreko lan lerroen ekarpenak jaso dira eragileen aldetik.

Garapenek Donostiaren Sustapena eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskualdeko gazteei zuzenduriko 80 beka Global Training jarri dituela abian jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik.

Beka hauen helburua EAE-ko gazteen profesionalizazioa eta nazioartekotzea sustatzea da. Programa nazioarteko mugikortasunera zuzentzen da, eta Unibertsitateko Titulua edo Lanbide Heziketan Goi mailako titulua duten 30 urtetik beherako gazteei aukera emeaten die atzerriko enpresa edo erakundeetan ordaindutako praktikak egiteko. Praktika hauek beren perfil akademiko eta profesionalarekin lotutako aktibitate eta proiektuekin gauzatuko dituzte.

Astelehena, 07 Uztaila 2014 00:00

MEC 2014 - Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak

Jarduera nagusia komertziala duten entitateei jakinarazten zaie, saltokien egokitze lanak edo eta ekipamendu komertzialean inbertsioak egin badituzte, 2014rako Eusko Jaurlaritzaren, Merkataritza saltokiak modernizatzeko diru-laguntza argitaratu berri dela (MEC).

Eskaera epea uztailaren 8an irekitzen da eta irailaren 5ean amaitzen da, baldin eta aurrekontuetan esleitutako dirua aurrez amaitzen ez bada.

Diru laguntzan sarbidea izateko gutxienez aktibitateak urtebetez martxan egon behar du, eskaera aurkezten den unean.

Asteartea, 08 Uztaila 2014 10:48

Oinarrizko prestakuntza nazioartekotze arloan

Uztailaren 3an, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, eta eskualdeko enpresei zuzenduta, Nazioartekotze arloko oinarrizko prestakuntza eskaini zen.

Prestakuntza saioan, hainbat gai landu ziren, nazioartekotze estrategiaren faseak, planifikazioa, munduko merkatuetaz, arauetaz, eta eginbeharretaz aritu ginen, goizeko zatian.

Arratsaldean aldiz, aduanetaz, erabiltzen diren dokumentuetaz, garraio mota desberdinetaz eta nazioartekotzerako dauden laguntzetaz aritu ginen.

Urola bailarako enpresa sareen gaitasun teknologikoak bultzatzeko asmoz, batez ere enpresa txikienei zuzenduta, hitzarmena sinatu du Iraurgi Berritzenek TECNALIA ikerketa-zentroarekin, beste garapen agentzi batzuekin batera. Asteazkenean sinatu zen hitzarmena eta bertan izan ziren besteak beste, Tecnaliako zuzendari nagusia Joseba Jauregizar, Eneko Etxeberria Iraurgi Lantzeneko lehendakaria eta Azpeitiko alkatea eta Jexus Agirre, Iraurgi Berritzeneko zuzendaria.

Eskualdeko enpresen benetako beharrei ahalik eta ondoen erantzutea eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko gaitasun teknologikoak enpresetara gerturatzea, gaitasun horiek aprobetxa eta balioa emateko, hori da hitzarmenaren helburu nagusia. Horretarako, funtsezkotzat jo da ikerketa-zentroen eta garapen-agentzien gaitasunak batu eta elkarlanean aritzea.

Iraurgi Berritzenenek, ekintzailetasuna sustatatzeko helburuarekin diru-laguntzak eskatzeko deialdia ireki  berri du. Diru-laguntza hauek enpresa berriak sortzeko interesa duten Azpeitia eta Azkoitiako herritarrei zuzentzen dira, izaera estrategiko edo berritzailea duten jardueren arloak bereziki lagunduak izango direlarik.

Eskariak aurkezteko epea 2014ko abenduaren 1ean amaituko da.

Diru-laguntza hauei buruzko oinarri arautzaile orokorrak  eta laburpena ondorengo esteketan aurki daitezke:

Oinarri orokorrak

Laburpena

Larunbata, 01 Otsaila 2014 00:00

Bisit Ekin Proiektua

Proiektu honen helburua, eskualdeko enpresei balio erantsi estrategikoa ematea ahalbidetuko duen elkarlan proiektuak exekutatzea izango da, aditu teknologikoen babesarekin: produktu edo merkatuen dibersifikaziorako, bai prozesu produktiboen berrikuntzarako, bai barneekintzailetasuna sustatzeko negozio aktibitate berriekin. Azken helburua, eskualdeko egoera ekonomikoa indartzea da, biztanlegoaren baldintza sozioekonomikoetan eta bizi kalitatean eragina izan dezan.

2014ko otsail erditik aurrera, Iraurgi Berritzenen zerbitzuak bi herrien artean konpartitzen hasi dira, herritarrengandik gertuago egoteko asmoz.

Ondorioz, Ezagutza Sarearen baitan antolatzen ditugun lan bilera eta ekimen desberdinak ere bi herrietan konpartitzen hasi gara. Horrela, lan talde batzuk Azkoitia topagune izaten mantenduko dute eta beste batzuk Azpeitian antolatzen hasi dira.

Orrialdea 48-(e)tik 49-(e)ra