Digitek proiektuak 3 helburu zehatz ditu. Lehenik eta behin, Urola Erdian makina erreminta sektorearen balio katea identifikatu eta aztertu nahi da egun gakoak diren jarduerak ezagutuz. Bigarrenik, balio kate honetan parte hartzen duten enpresen diagnosi teknologikoa burutu nahi da ekoizpen planifikatzaile nahiz interoperatibotasunaren ikuspegitik. Amaitzeko, makina erremintaren balio katean digitalizazioak ekar ditzakeen onura eta abantailez sentsibilizatzeko jarduerak antolatu nahi dira.
Proiektuak, eskualdean bertan identifikatutako beharrari erantzuna emateko helburua du eta batez ere, eskualdeko enpresa txikien garapena eta lehiakortasuna bultzatzea ditu helburu.
Diru laguntza:
Partehartzaileak:
Iraupena: 2018/07/01 - 2019/06/15