Hazilan + Programa irailean jarriko da martxan

2024-07-26
Enplegua

Langabezian dauden eta erdi mailako zein goi mailako ikasketak dituzten pertsonei zuzentzen da, eta lanean hasteko aukera  bat izan daiteke.

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, irailaren 30ean Hazilan + programa martxan jarriko da,  fase ezberdinetan garatzen delarik:

  • Aktibatu: Coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira taldeko saioetan (Osatu).
  • Prestakuntza transbersala: Marka pertsonala.
  • Kokatu: 200 orduko praktikak eskualdeko empresa batean.

Hazilan programaren helburua enpleagarritasuna hobetzea da eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.

Programaren informazio gehiagorako, jarri harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailean edo 688 873 589 telefonoan (Sandra).

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia