Iraurgi Berritzen, bailarako mapa industriala osatzen

2014-07-07

Urola Erdiaren egoera ekonomikoa larria bilakatu da azken urteetan, eraikuntza eta altzairugintza sektoreen krisiak eraginda. Bertako enpresen aktibitate ekonomikoa sektore hauengan zuen menpekotasuna dela eta, krisiaren eragin handia nabaritu delarik eskualdean.

Egoera ekonomiko larri hau ikusita, eskualdeko estrategia berriak garatzeko, norabide-ardatzak erabakitzeko, eta elkarlanerako nahiz aukera industrial berriak hautemateko asmoz, beharrezkoa da egungo enpresa ehunaren ezaugarriak ezagutzea, planteatuko diren bilakaera bideen egingarritasuna eta beharko diren inbertsioak egoki baloratu ahal izateko.

Helburu hau betetzeko, ezinbestekoa da gaur egun, gure enpresen ihardue ra sektoreak zein diren jakitea, eta hori da hain zuzen ere besteak beste, Martxoak 21ean, Iraurgi Berritzenek eta Azpeitia eta Azkoitiako alkate eta zinegotziek aurkeztu zuten proiektuaren helburu nagusia: Urola Erdiko (Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Beizama, Errezil eta Aizarnazabal), enpresa osatzen duten egungo enpresa ehunaren egitura zein den jakitea da, hau da industria mapa bat egitea. Besteak beste, enpresa kopuruaz gain, esanguratsuak diren ezaugarriak bilduko dituena, sektorekako banaketa, neurriak, azpiegituren nolakotasuna, enpresen gaitasunak… hau da, Urola erdiko ehun industriala, batez ere teknologia eta gaitasun aldetik, nolakoa den ezagutu ahal izango da.

2013ko azaroan hasi zen eta 2014ko uztailerako amaituta izango den proiektu honen helburua, eskualdean kokatzen diren 327 enpresen jarduerari eta gaitasunen inguruko informazioa bildu eta elkarlanerako nahiz aukera industrial berriak detektatzea izango da. Informazio guzti hau, baliagarria izango delarik laguntza teknologikoak bideratzeko, elkarlanak martxan jartzeko, dibertsifikazio prozesuak martxan jartzeko eta enpresa berriak abiarazteko.

Proiektu honen koordinatzailea Iraurgi Berritzen da, eta berau izango da IMH eta Saiolanen laguntzarekin, proiektua aurrera eramango duen eragilea, Foru Aldundiaren eta Europar Batasunaren diru laguntzari esker.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia