Martxoan zehar “Lana bilatzeko kanalak” izenpean bi ikastaro antolatu dira. Lehenbizikoa, martxoaren 18an (ostirala) izango da Azpeitian. Bestea berriz, martxoaren 22an, (asteartea) Azkoitian.
Ikastaro hauen helburua: Lan poltsetan izena eman, autokandidaturak egin, enpleguko orrialdeetan alta eman, sare sozialak ezagutu eta enplegua bilatzeko kanal gehiagoren berri izatea.
Apirilean “Helburu profesionalak” lemapean beste bi ikastaro antolatu dira. Bata, apirilaren 8an (ostirala) izango da Azpeitian, eta bestea berriz, apirilaren 14an, (osteguna) Azkoitian.
Ikastaroen helburua: Norbere ibilbide profesionala sortzeko eta garatzeko kontuan izan beharreko hainbat gako ezagutzea. Bakoitzak bere burua ezagutzea eta lanpostua bera ezagutzea, besteak beste.
Eta azkenik, Maiatzean “Hautapen probak” izenpean beste bi ikastaro egingo dira. Maiatzaren 20an (ostirala) Azpeitian, eta Maiatzak 26an, (osteguna) Azkoitian.
Ikastaro hauen helburua: Hautagaien potentziala aztertu eta ikusi zein neurritan diren egokiak lan postu eta lan giro zehatz baterako.
Bertan parte hartzeko interesa izanez gero 943 02 60 69 telefonora deitu dezakezu eta Maialen Ituarte-rengatik galdetu. Ikastaroak Azkoitia zein Azpeitiako Enplegu Zentruetan izango dira, honako helbideetan: Azpeitian (Sindikatu Zaharreko 3. Solairua), eta Azkoitian (Bizenta Mogel, 6). Erderaz izango dira, arratsaldeko 15:30etan hasiko dira, 3 orduko iraupena izango dute, eta presentzialak izango dira.