Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleen negozio-ideia berritzaileak sarituak izan dira

2024-02-09
Ekintzailetza

Aurten, Ekintzailetza Sarien V. Edizioa izan da. Ekimena, Izarraitz Lanbide Heziketak sustatuta dago, Urrats Bat programaren baitan, eta Iraurgi Berritzenen babesa du.

Helburua, erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako ikasleek, aurrez identifikatutako behar batetik abiatuta, negozio-ideia bat garatzea da, haren bideragarritasuna aztertuz. Aurkeztutako negozio-ideiak Izarraitz Lanbide Heziketako irakasleek eta Iraurgi Berritzenek baloratzen dituzte, eta ikastetxeko ikasleen babesa jasotzen dute.

Ideia onenak erosketa-kupoiekin saritzen dira, Azkoitiko eta Azpeitiko saltokietan erosteko. Horretarako, Herrixen (Azkoitiko elkartea) eta Bertan (Azpeitiko elkartea) merkatarien elkarteek erosketa-bonu horiek eskuragarri jartzen dituzte.

Aurten, eta lehen aldiz, Iraurgi Berritzen-ek negozio-ideia bat saritu du, eskualdeko sektore ezberdinetako eragileekin elkarlanean landutako Hausnarketa Estrategikotik ondorioztutako 6 erronketatik 3rekin lerrokatzen dena: eskualdea egitea, ehun sozioekonomikoaren lehiakortasunean eragitea eta trantsizio berdea erraztearen erronkekin hain zuzen. Saritutako ekimenak zero kilometroko produktuen kontsumoa sustatzen du, eta, horretarako, kokatu beharreko espazioetara egokitutako vending-makinak eta –aplikazio bat garatzea aurreikusten ditu, lehen sektorea eta industria uztartuz.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia