“Lan taldeen kudeaketa emozionala” lanketa gai, bailarako 5 ikastetxetako zuzendaritzak IKASIZ lan markoan

2021-03-02

IKASIZ markoan ospatzen den lehen dinamika izan da hau eta 5 ikastetxeek IB Hezkuntza eremuan lehenetsitako beharren inguruan jartzea fokoa da helburua. Sentsibilizaziora eta kapazitaziora bideratutako espazioa, baita elkarren esperientziak partekatzera ere.

Dinamika polita izan da egungo egunerokoan izaten ari diren bizipenen inguruko hausnarketak partekatzeko. 2 saio kolektibo izan dituzte esperimentaziora bideratutako banakako hausnarketekin elikatuta.

Egungo kontestuak sortzen dizkigun egoera desberdinen inguruan sortzen zaizkigun zalantzen inguruko lanketa eta eztabaida. Hainbat klabe emozional eta komunikazio eraginkorrerako gakoen iguruan hausnartzeko aukera eman du lan dinamikak

Lehen balorazioa, oso positiboa izan da ikastetxeen aldetik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia