Urola Erdiko Udalak eta Enpresa Gunea elkarlanean egoera sozioekonomikoaren hizpide

2021-02-27

Iraurgi Berritzen-en gobernantza ereduaren markoan sustatzen den elkarlan publiko pribatuaren ildotik, otsailak 25ean bildu da Urola Erdiko Enpresa Gunea– Eskualdeko enpresa industrialen ordezkarien Gunea- Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udal ordezkariekin eskualdearen egoera sozioekonomikoaren jarraipena egiteko. Bertan sektore desberdinen joera, langabeziaren eta ABEEE-en bilakaera aztertu da, eta enpresak 2021rako dituzten aurreikuspenak.

Ildo honetan, kontutan izanda bizi den krisi testuingurua, orokorrean egoera ekonomikoaren reaktibazioa azpimarratu da, sektoreen arabera eragin oso desberdina izaten ari delarik. Eskualdeko langabeziaren indizea (%9an) mantentzen da, Gipuzkoakoa (%10) eta EAEko (%12,2)aren azpitik.

Krisi egoerari erantzunez Iraurgi Berritzenetik, enpresei zuzentzen hasi diren proiektu eta egitasmoen berri ere eman da. Besteak beste, diagnostiko eguneratua, focus group prozesuak adituekin digitalizazioa eta estrategiak berdefinitzeko, kudeaketarako kapazitazio programak, eta diru laguntzen bitartekaritza.

Enpresa eta udalen artean ospatutako topagunean, balioan jarri da guneen arteko elkarlana eta ildo honetan, aurrera begira Urola Erdiaren ikuspegitik, bailararen posizionamendua indartu eta Iraurgi Berritzen-en eskutik elkarlanean proiektu estrategiko bateratua lantzeko konpromisoa berretsi dute.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia