SEIN enpresaren “Tool Management 4.0” proiektuaren aurkezpena eskualdean

2018-05-03

Iraurgi Berritzenek, Azpeitiko SEIN Taldearekin lankidetzan “Tool Management 4.0” proiektuaren difusiorako ekitaldiaren antolaketan hartu du parte pasa den apirilak 26an Hotel Loiolan,

bertan biltegi adimentsu produktuaren adibidea ikusgai zegoelarik partehartzaileentzat.

“Tool Management 4.0” proiektua, Azpeitiko SEIN enpresa, Gurhing eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik garatzen ari den proiektua da: enpresa industrialen biltegien kudeaketa eraginkorrerako proiektua da, analitika aurreratua eta business intelligence txertatuz. Eskualdeko enpresa gero eta gehiago ari dira prozesu desberdinetan Industria 4.0 arloko teknologia berriak txertatzen. Ildo honetan, SEIN enpresaren proiektuaren aurkezpena aukera interesgarria izan da, biltegi automatizatu eta adimentsuaren ezaugarriak ezagutzeko. Ekitaldian, eskualde nahiz kanpoko 12 enpresetako 23 ordezkarik hartu dute parte.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia