Eskualdeko langabetuak lana bilatzeko iturriak lantzen

2018-04-26

Iraurgi Berritzenek, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, langabetuentzat ikastaro bat antolatu du “Lana Bilatzeko Iturriak” izenpean.

Bertan eskualdeko 8 langabetuk hartu dute parte, eta landu den gai nagusia honakoa da: gaur egun lana bilatzeko dauden iturri ezberdinak ezagutarazi eta aztertzea. Bai antolatzaileak eta baita partehartzaileak ere balorazio oso positiboa egin dute.

Aurrera begira ere langabetuentzat lana aurkitzeko tailer ezberdinak antolatzea aurreikusten dugula jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia