AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Berritzenen XIV. Topaketak (Elkarrekin Eskualdea Eraldatzen)

Atzo, Azaroak 10, Azpeitiko udaletxean IRAURGI BERRITZENen XIV.TOPAKETAK antolatu ziren, "Elkarrekin eskualdea eraldatzen" lelopean. IRAURGI BERRITZENek Azpeitia eta Azkoitiko udal-erakunde publikoen sustapen sozioekonomiko eta berrikuntzarako estrategia bateratzen ditu.

Urtean zehar sustapen ekonomikorako proiektuetan IRAURGI BERRITZENEK elkarlanean aktibatzen dituen eragile desberdinen topagunea da, ordezkari publiko, enpresa eta ikastetxeen partehartzen dutelarik.

Bertan, pasa den urteko eragileengandik jasotako proposamenei erantzunez, IB Sarean gaur egun abian dauden proiektuak aurkeztu zituzten, bai eragileen ordezkariek zuzenean, Cruz Alberdi -Sidenorreko Pertsonen Arduraduna-, Koldo Gurrutxaga -Floreaga Ikastetxeko Zuzendaria-, eta Ana Azkoitia -Azkoitiko Ekonomia Zinegotzia-.

Iraurgi Berritzenetik garatzen ari diren proiektuetatik azpimarratu besteak beste, enpresen arteko elkarlana eta berrikuntza sustatzera zuzenduak daudenak: Enpresa traktore eta hornitzaileen elkarlana helburu duen Hornitu Proiektua; Enpresen Kudeaketa ereduetan partaidetza sustatzeko proiektuak, eta Enpresen kapazitazio eta sensibilizaziorako jardunaldiak berrikuntza esparruetan.

Hezkuntzan berriz, azpimarratu IBren eskutik eskualdeko ikastetxe guztiak elkarlanean garatzen ari diren proiektuak gazteei zuzenduak: ekintzailetasun baloreak eta metodologia berrien irakasleen formakuntza helburua duen Elkarrekin Eraikitzen Proiektua; IKT eta sare sozialen proiektu berrien ildoak ere azaldu ziren.

Garapen Gunea: Azpeitia eta Azkoitiko udalak elkarlanean garatu dute enplegua sustatzeko proiektua IBren eskutik, langabeziaren azterketa ondorengo ekintza planarekin: enplegu eta orientazio zerbitzuen konsolidazioa, langabetuak laneratzeko programa espezifikoak eta eskualdeko enplegua, orientazioa eta prestakuntza eskaintza jasotzen duen web orri berria www.urolanprest.eus

Iraurgi Berritzenen XIV Topaketetan, eragileen proposamenei erantzunez, enpleguaren gaia izan zen aztergai. Bertan, Urola Erdiko langabeziaren ezaugarriak (Irailean 11,2%) eta udalek eta IBek garaturiko ekintza plana kontrastatu zen. Ondoren enpresa eta ikastetxeen ordezkariekin izandako dinamika eta mahai inguruan, ekintza planean txertatzeko egitasmo berrien proposamen eta lehentasunak jaso ziren.

Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Diputatuak, ere Topaketetan parte hartu zuen eragileekin, GIpuzkoa eta eskualdeen sustapen ekonomikoaren ikuspegia azalduz.

Topaketetan eskualdeko 20 enpresetako 23 ordezkari, 6 ikastetxe, Azpeitiko Alkatea Eneko Etxeberria, Azkoitiko Alkatea Jabier Zubizarreta, Zestoako Alkatea Josetxo Mendizabal, udaletako ekonomia eta hezkuntza zinegotziak, eta IB ko arduradun eta teknikoek hartu zuten parte.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, Iraurgi Berritzenen web orrian: www.iraurgiberritzen.eus

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut