Eskualdeko enpresetako IKT Arduradunen Taldeak aktiboen kudeaketa eta babeserako tresnak landu ditu

2024-03-21
Enpresa

Martxoak 21 ostegunean, Azpeitiko Basazabal jauregian, ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa-rekin lankidetzan eta eskualdeko IT arduradunei bideratuta, “Aktiboen kudeaketa eta babesa: Gaur egungo tresnak eta teknologiak” saioa ospatu da. Lan saioan, eskualdeko 12 industria enpresetako IT (Informazio Teknologiak) arduradunek hartu dute parte.

Lan saioan, industria enpresek izan ditzaketen aktiboen ezberdinen kudeaketa eta segurtasuna errazteko tresna eta teknologiak aurkeztu dira. Lan saioaren bigarren zatian, IT sistemetako ahultasunak identifikatu eta lantzeko tresnak izan dira hizpide.

Lan saio hauen bidez, zibersegurtasun arloan egon daitezken joera teknologikoen berri emateaz gain, eskualdeko enpresak arlo honetan garatzen ari diren ezagutza, proiektu nahiz praktika onak partekatzea lortu nahi da.

Lan saioa, eskualdeko IT arduradunekin lankidetzan, 2023-24-rako zehaztu zen plangintzako bigarrena izan da. Datorren lan saioa, Maiatza edo Ekainean izango da eta “Zibersegurtasuna Office 365 testuinguruan: Zerbitzuak eta teknologiak” deitura izango du.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia