AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Bidelan Programaren Balorazioa

Iraurgi Berritzeneko enplegu arlotik azaroaren 6tik 17ra Bidelan programa garatu da eta bertan 12 pertsonek hartu dute parte.

Bi astetan Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin ditugu bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko bisitak ere izan ditugu bertan:

  • Lehen sektoretik Yurre Peñagarikano
  • Industria sektoretik Domusako Maria Dominguez
  • 3. adinetik Edurne Zubia
  • Zerbitzu sektoretik Eroskiko Ainara Blanco

Partaideek oso positiboki baloratu dituzte bisita hauek, bertan informazio oso baliogarria jaso dutelako, adibidez, zer nolako profila eskatzen den lanerako. Programa honen helburua pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea izan da eta momentuz bi partaide industria arloan laneratu dira eta beste bi ikastaroa zehatz bat ateratzeko zain daude.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut