AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

IB Sarea Kontseilua

Abenduak 15ean bildu da IB Sare Kontseilua, eskualdeko enpresa, ikastetxe eta udalen ordezkariez osatutako mahaia. 2017 urteko ibilbidearen balorazio positiboa egin du eta datorren urteko ekintza planaren lan lerroak onartu.

2017an, enplegu sustapena helburu, enplegu ekintza planaren baitan hainbat egitasmo jarri dira abian eragile ezberdinen artean elkarlanean. Hauetako batzuk hasi dira dagoeneko lehen emaitzak eskaintzen eta besteak berriz, etorkizuneko enplegua bermatzeko oinarriak jarri dituzte.

Hona hemen besteak beste, abian jarri diren ekintza batzuk:

Enpresa eta hezkuntza:

1. Enpresetan ikastetxeetako ikasleen bisitak antolatzen hasi dira, enpresaren esparru ezberdinen berri emateko gazteei, heuren ikasketa aukeran laguntzeko.

Enpresa eta enplegua:

2. Langabetuen orientazio programetan eskualdeko sektore desberdinetako enpresa ordezkariak hasi dira parte hartzen lan aukera eta formazio beharrei buruz berri emanez zuzenean langabetuei.

3. Eskualdeko enplegu eskaintzaren eta langabetuen arteko bitartekaritza esker 60 lagun hasi dira lanean.

4. Enpresak lanerako prest dauden pertsonen perfilen komunikazioa jasotzen hasi dira enplegu arlotik.

Hezkuntza eta enplegua:

5. Ikastetxeetako orientatzaileekin, gazteen lan orientaziorako ekintza berriak jartzeko proposamen berriak prestatzen hasi dira, eskualdeko enplegu aztarnategiaren emaitzak kontutan izanik, eskaera eta eskaintza uztartzen laguntzeko helburuarekin.

6. 2016/17 ikasturtean ikasleek egindako hautaketak monitorizatu eta azterketa lanetan hasi dira ikastetxeak.

7. Urola Lanbide Eskola eta enplegu arloen arteko elkarlana indartu da langabetuei Lanbide Heziketaren formakuntzara bideratzeko, eta enpresek eskatzen duten formakuntza eskaintza berria sortzeko eskualdean.

2018an eskualdeko udal, enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlana kontsolidatzen jarraituko da Sare Kontseiluaren baitan. Enplegu sustapena xede, abian dauden elkarlan ekintzak garatzen jarraitzeaz gain, lan lerro berriak identifikatu eta landuko dira datorren ikasturtean.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut