AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

KLINK Gunearen II. Kafe tertulia ospatu da

Ekainak 20an KLINK: eskualdeko ekintzailetza sustatzeko gunearen baitan II. Kafe tertulia antolatu genuen. Oraingoan, marketing-a eta komunikazioa izan zituzten aztergai eskualdeko ekintzaileek.

Erreminta baten bitartez beraien produktua edota zerbitzuak desberdintzeko gakoak jaso zituzten. Ekintzaileek ezagutzak jasotzetik haratago elkar ezagutu eta ezagutzak elkarbanatzeko beta ere izan zuten.

KLINK egitasmoak ekintza desberdinen bitartez eta ekintzaileen beharretatik abiatuta ekintzailetzarako eskualde erakargarri bat sortzea du helburu, eskualdean ekintzailetza arloan diharduten eragileak elkarrekin lanean arituz.

Hiru lan ildo nagusitan egituratzen da programa:

  • KLINK atari: Eskualdeko ekintzailetza jarduera nahiz ekintzaileen ikusgarritasuna eta balorizazioa lantzea helburu duten ekintzak garatzen dira bertan.
  • KLINK bide: Ekintzaile ibilbide guztian zehar bidelagun izateaz gain, beharrezko baliabide eta erremintak eskura jartzea da bere xedea.
  • KLINK gune: Eskualdeko ekintzaileak elkarrekin harremanetan jarri eta elkarren arteko ezagutza eta harremanak sustatzea da bere helburua.

Ospatu dugun kafe tertulia KLINK guneren baitan kokatzen da, kafe tertuliko azken helburua eskualdeko ekintzaileak gai baten inguruan bildu eta elkar ezagutzea delarik.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut