AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Irailean eskualdeko enpresa industrialei zuzendutako bi jardunaldi antolatu dira

Enpresa Gunean, eskualdeko enpresen berrikuntzarako kapazitazioa lan lerro estrategikoetako bat izanik, Ikasiz proiektuaren baitan urtean zehar sensibilizazio eta difusio ekintzak antolatzen dira enpresen proposamenei erantzunez.

Irailean bi jardunaldi antolatu dira oso balorazio positiboekin eskualdeko enpresa industrialei zuzenduak, bata alderdi ekonomiko –fiskalaren eremuan eta bestea industria 4.0 teknologietan.

Irailak 25ean, bereziki I+G+b eta berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzen dituzten enpresei zuzenduriko jardunaldia antolatu zen "Kenkari Fiskaletarako Kalifikazio Txosten Teknikoen Kudeaketa" gaiaren inguruan, Spri eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ogasunako ordezkarien partehartzearekin.

Irailak 27an berriz, Vicomtech –en eskutik "Bisio Artifizialaren teknologiaren aplikazioak eta joerak" jardunaldia ospatu zen. Bertan, parte hartu zuten enpresek aukera izan zuten teknologia honek sektore industrialean produktu eta prozesuen hobekuntzarako eskaintzen dituen aukera desberdinak ezagutzeko, eta egin ditzakeen ekarpenak baloratzeko.

Bi jardunaldietan parte hartu zuten enpresek balorazio oso positiboa egin zuten eta proiektu berrien aukera interesgarriak jarri dira abian dagoneko.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut